LOGO CANDADO txikiaEuskal Herriko txoko guztietatik etorritako 30 langilek IREKI ekimena aurkeztu dute

ireki aurkezpena2016•10•15 Gaur, 2016ko urriak 15, Donostiako Ibaeta Campusean Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako 30 langilek IREKI ekimena aurkeztu dute. Bertan bozeramaile lanetan jardun diren Julen Mitxeltorenak (Baztan), Erika Mozok (Bilbo) eta Lorentxa Austinek(Urruña) azaldu dutenez, euren ekimenaren helburua da langileen bultzadaz euskal preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea. Horretarako, IREKI ekimenaren bitartez, sinadura bilketa abiaraziko dute, inoiz Euskal Herrian egin den sinadura bilketa erraldoiena.

Tamainako erronka hau aurrera eraman ahal izateko, Euskal Herri osoan bolondresak beharko dituztela gaineratu dute.  

Ekimenaren hitz gakoa IREKI izango da, eta bere irudia giltzarrapoa.
Ekimenaren amaieran, ekainak 17an, ekitaldi publiko batean jasotako sinadurak preso eta iheslarien arloan lanean ari diren eragilei zein euskal sindikatuei emago dizkietela esan dute.


LOGO emailEsta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
 LOGO deskargak PDF Ireki ekimenaren aurkezpena


FaLang translation system by Faboba