|
|
Nortzuk gara?2016•11•10 Euskal Herri luze zabaleko 31 langile gara, ETAk behin betiko su etena iragarri zuenetik 5 urte pasa direnean oso kezkatuak gaudenak euskal preso eta iheslarien egoerarekin.Munduan zehar gatazka armatuak gainditze bidean ezagutu ditugunean, gatazka horien ondorio izan diren preso eta iheslariak etxerako bidea hartuta ikusi izan ditugu; guztiak batera, epeka, legediak aldatuz edo aldatu gabe, modu desberdinetan baina etxerako bidean. Gure ustez bada garaia euskal preso eta iheslariak ere etxerako bidean jartzeko, eta langile munduak historikoki erakutsi izan duen eragite gaitasunaz baliatu nahi dugu helburu horretan laguntzeko. Lantokiz lantoki 150000 sinadura biltzeari ekin diogu. Erronka handia da, baina 2017ko ekainaren 17rako zuen atxikimenduarekin betetzea lortuko duguna. |