Nola parte hartu “Ireki Artea” dinamikan?
Ireki langile ekimena, preso eta iheslariak etxerako bidean jartzeko, lantegiz lantegi, plazaz plaza eta auzoz auzo garatzen ari da. Inmobilismoaren giltzarrapoa irekitzeko 150.000 sinadura bildu nahi ditugu.
Kulturaren munduan lan egiten dugunok, gure sinadura emateaz gain guk dakigun onenarekin bat egin dezakegu: Hitza, soinuak, mugimenduak, forma eta kolorea. IREKIk ikurtzat hartu duen giltzarrapo gris hotz horretan gure arte, grafika eta plastika adierazpideekin eragitera goaz. Ekainak 17an, IREKiren ekimenaren amaiera data kolorez betetze aldera, gure interbentzio artistiko eta plastikoak modu irekian erabiliak izan daitezen www.ireki.eus web orrian zintzilikatuko ditugu.
Zer egin?
1.- Kulturako langile bazara Irekiren logotipoaren gainean interbentzio plastikoa egin dezakezu. (Bi zatitan dagoen irudia deskargatzeko: LOTURA1 LOTURA2) Argazki bat atera eta bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.
2.- Bidal iezaguzu aurretik egin izan duzun arte lanen baten argazkia, eta zu zeu giltzarrapo irekiarekin egin duzun interpretazioa eskutan duzula agertzen zaren beste argazki bat.
3.- Lagungarria izanen da testu labur bat ireki.eus weban jartzeko.
4.- Jasotako giltzarrapoaren irudia zabalduko dugu eta 2017ko ekainaren 17an egingo diren langile martxetarako kartel bat osatzeko erabiliko dugu.
Hau ez da proposamen itxi bat, dudarik gabe edozein manifestazio artistiko edo proposamen ongi etorria izanen da. ireki.eus weban jarriko dugu zure atxikimendua.